XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KALITATEZKO EKINTZA OSAGARRIAKSeguru askotan entzun duzula holakorik,
Oso ondo, seguru zeuk ere noizbait esan duzula.
Baina desberdintzen dituzu ekintza osagarriak eta eskolaz kanpoko ekintzak?
Ekintza osagarriak dira irakasleek klase orduetan antolatzen dituztenak eta eskolaz kanpoko ekintzak dira gurasook klasez kanpo antolatzen ditugunak.
Denok ikusten dugu gure seme-alabek egiten dituzten ekintza hauek beren heziketarako oso baliogarriak direla.
Eta ez da faltsua, ez.
Ekintza osagarririk gabe ikastetxeek ezin dute bete, arlo askotan, lan munduko errealitatea, kaleko errealitatea...
Entrepresa batera, koba batzuetara eta abarrera egindako bisita batean edota besterik gabe oxigenazio irteera batean lortzen dena oso aberasgarria izaten da eta klasekoaren osagarriak onena izan daiteke.
Ekintza osagarriak derrigorrezkoak dira dagozkien ikasleentzat eta honelaxe hartu beharko genituzke gurasook.
Izan ere, batzutan arduragabekeriaz edo ezjakinduriaz, gure seme-alabei ekintza hauetan parte hartzen utzi eta bultzatu beharrean, egin behar ditugun beste gauzak egiteko aprobetxatzen bait dugu.
Eskolaz kanpoko ekintzak, ordea, borondatezkoak dira, hau da, nahi duenak egiten ditu.
Baina zenbat aldiz pentsatu duzu zu zeu ordaintzen ari zarela ekintza osagarrien eta eskolaz kanpoko ekintzen balioaren ia % 100, beraz kalitatearen arlo hau?
Bada garaia Hezkuntza Sailari eskatzeko hain baliagarriak diren ekintzen finantziaketan parte har dezala.
Irakasleek urtero prestatzen duten eta Ordezkaritza Organo Gorenak onartzen duen egitasmoa finantziatu beharko luke.
Guk ikastetxeari eman behar diogun kalitatea ez da diruaren bitartez izan behar.
Eskolako bizitzan gure partehartze zuzenaz eta eskola biziz emango diogu, guri dagokigun kalitate partea.
Ez ditut ahantzi nahi aipaturiko ekintza osagarriak prestatzen dituzten irakasleak, hauek barik ez lirateke egingo eta.
Egiten dituzten irteeretan hainbeste ume beren gorabeherekin jasatea ez da oso gustukoa izango.
Hala eta guztiz ere hor diraute.
Gainera guri dirua eskatzea ez da oso gauza polita izango beraientzat.
Haiei ere interesatzen zaie Administrazioaren finantziaketa, beren lana errazteko, alde guztietatik begiratuta.